Ekonomia

Jaurlaritzak bost milioi euro itzultzeko eskatu dio Azpeitiko Corrugadosi

2012an bost milioi euroko mailegua eman zion Jaurlaritzak Azpeitiko Corrugadosi, eta hura bideragarritasun plan batekin lotu zuten. Baldintzak bete ez direlakoan, dirua itzultzea galdegin dio enpresari orain.

Protesta bat, enpresa atarian, abenduan. NEREA URANGA, UROLA KOSTAKO HITZA
xabier martin
2014ko martxoaren 4a
09:10
Entzun

2012ko urtarrilaren 1ean Eusko Jaurlaritzak bost milioi euroko mailegua eman zion Azpeitiko Corrugadosi Ekonomia Sustatzeko Euskal Kontseiluaren bidez, betiere bideragarritasun plan batekin lotua: enpresaren kudeaketa hobetzea, nazioartekotzeko plan bat garatzea eta jarduerari eta enpleguari Euskal Herrian eustea izan ziren Gallardo Taldeak bete behar zituen hiru baldintzak, erakunde publikoaren mailegua jasotzeko.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak gaur esan du Jaurlaritzak dirua itzultzea eskatu diola enpresari, ulertzen baitu ez direla bete baldintza guztiak, bistan denez Azpeitiko enpresa itxi ondoren. Mailegu hori sinatu eta sei hilabetera enpresak hirurogei langile kaleratzeko dosierra aurkeztu zuen. Dosier hori EAEko Auzitegi Justizia Nagusiak baliogabetu zuen, eta epaileek garbi utzi zuten enpresak ez zuela negoziatzeko borondaterik izan.

Erkorekak azaldu du urtebete joan dela erreklamazioak egiten eta helegiteak jartzen, eta Jaurlaritzak dirua berreskuratzeko azken urratsa egin duela orain. Jaurlaritzaren bilkurak "betegabea" deklaratu du Corrugadosek enpleguari eusteko hartu zuen baldintza eta, beraz, jasotako mailegua itzultzeko esan dio enpresari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.