Jaurlaritzak bost milioi euroko mailegua emango dio Corrugadosi

Idoia Mendia bozeramaileak esan du 300 lanpostu baino gehiago salbatuko direla diru horri esker

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Urtarrilaren 11n Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak onartu egin zuen Corrugados Azpeitiak aurkeztutako erregulazio espedientea. Ehun langile kaleratzeko baimena eman zion, baina gainerako 320 postuak 2016ra arte mantentzearen truke. Bost milioi euroko mailegua ere emango dio Jaurlaritzak enpresari. Horri esker ekoizpen erritmoa berreskuratu ahal izango duela esan du Idoia Mendia bozeramaileak.

«Enpresa ixtea eta 300 postu baino gehiago galtzea saihestu dugu», adierazi du. Bideragarritasun plana aztertzeko jarraipen batzorde bat ere sortuko dute Jaurlaritzak, Gipuzkoako Diputazioak eta Gallardo taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.