ekonomia

Jaurlaritzak dio amnistia fiskala "bidegabea" dela, eta zuzentasun printzipioa "hautsi" egiten duela

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur egindako agerraldian esan du ekimenak "mezu arriskutsu bat" igortzen duela. Gipuzkoak eta Bizkaiak amnistia fiskalik ez ematea erabaki zuten atzo; Araban ere ez dutela emango jakinarazi du gaur Javier de Andres ahaldun nagusiak.

2012ko apirilaren 3a
14:32
Entzun

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak amnistia fiskala "bidegabetzat" jo du, eta uste du Espainiako Konstituzioak ezartzen duen "zuzentasun printzipioa hautsi" egiten duela.

Gaur Gasteizen egindako agerraldian Mendiak esan du Espainiako Gobernuak onartutako amnistia fiskalak "mezu arriskutsu bat" igortzen duela, Ogasunari iruzur egiten diotenek pentsa dezaketelako "ez dela ezer gertatzen diru sarrerak ez deklaratzeagatik, momentu batean merkeagoa izango zaien amnistia bat egongo delako".

Gipuzkoak eta Bizkaiak amnistia fiskalik ez ematea erabaki zuten atzo, eta gaur Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak jakinarazi du Araban ere ez dutela emango. Nafarroako Gobernuak neurria aztertuko du.

Miguel Ferre Espainiako Gobernuko Ogasun saileko idazkariak ohartarazi du ez dagoela "horren argi" Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak amnistia fiskala ez aplikatzeko aukera izango dutela.

   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.