Iragarri bezala, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak Erralde Durangoko hiltegia ixteko agindua eman du, "osasun publikorako arriskutsua" dela argudiatuta. Hiltegiak larunbatean izango du azken eguna.
Jaurlaritzak dio Osasun Publikoko albaitariak 2008tik ari zirela ohartarazten hiltegiak ganadua hiltzeko garaian, haragiaren kalitatean eta egiturazko azpiegitura batzuetan gabeziak zituela.
Erraldeko beharginek, eta ganaduzale, artzain eta harakin batzuek Jaurlaritzaren erabakia txarretsi dute. Berrizen hiltegi berri bat zabaltzeko eskatu dute.