Administrazioa

Jaurlaritzak erretiro partziala eskainiko die 716 langileri

Lan legepeko kontratua duten behargin finkoei lanaldi erdian aritzea proposatuko die, eta haien ordezkoak errelebu kontratu baten bidez sartuko lirateke lanean.

Eusko Jaurlarizaren egoitza nagusia, Gasteizko Lakua auzoan. JUANAN RUIZ / FOKU
Ivan Santamaria.
2018ko ekainaren 6a
12:43
Entzun

Eusko Jaurlaritzak erretiro partzialak bideratzeko proposamena eraman die gaur sindikatuei, administrazioaren baldintzak aztertzen dituen mahai orokorrera. Datozen bi urteotan erretiroa hartu nahi duten eta lan legepeko kontratu finkoak dituztenei zuzenduta dago proposamena. 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra erretiroa hartuz gero, lanaldia erdira murrizteko aukera emango zaie, lau urtez lanean segitzeko. Era berean, aukera egongo da falta zaien lan hori bateratzeko, eta bi urtetan erretiratzeko, lanaldi osoari eutsita.

Baldintza horiek betetzen dituzten 716 langile kalkulatu ditu gobernuak. Bi heren inguru, Osakidetzan ari dira, eta beste %18 hezkuntza alorrekoak dira. Formula hori administrazio orokorreko, justiziako eta segurtasuneko hainbat langilerentzako ere irekiko da. Bete beharreko baldintza da 33 urte kotizatuta izatea, gutxienez.

Lanpostua uzten duten administrazioko behargin horien lekua beste behargin batzuk hartuko dute, errelebu kontratuen bidez. "Gazte enplegu zuzena sortzea eragingo luke", ziurtatu du Andres Zearreta Funtzio publikoko sailburuordeak. Zearretak agindu du gobernuaren konprimisoa dela administrazioan gertatuko diren erretiro guztiak errelebu kontratuen bidez ordezkatzea.

Bi urtez neurri hau martxan izatea 15 milioi euro kostatuko zaio gobernuari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.