Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak adierazi du elkarrizketa sozialaren mahaitik kanpo ez dutela asmorik ELA eta LAB sindikatuekin hitz egiteko. Dena den, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak bi sindikatu abertzaleei "eskua luzatzen" diela esan du elkarrizketa sozialean parte hartzeko.
Patxi Lopez lehendakariak sortu zuen mahaia eta, Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, Confebask, eta CCOO eta UGT-Euskaldi sindikatukoek hartzen dute parte. ELA eta LABek uko egin diote mahai hortan egoteari, parte hartzea eraginkorra ez delakoan.
EkoNOMIA
Jaurlaritzak ez du asmorik elkarrizketa mahaitik kanpo ELA eta LABekin hitz egiteko
Bertan parte hartzeko eskua luzatua dietela adierazi du Idoia Mendia bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu