Lan aholkulari orde Iñaki Zabalak gaur azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez ditu onartukoELAk eta LABek Euskal Enpleguaren Kontseiluaren gainean proposatutako aldaketak. Aldaketa horiek ez direla positiboak uste du Zabalak. Hala ere, Euskal Enpleguaren Kontseilua osa dezaketen bi sindikatuekin hitz egiten jarraitzen dutela nabarmendu du.
Emandako prentsaurrekoan, ELAk eta LABk Enpleguaren Euskal Kontseiluan parte ez hartzeko erabakia hartu dutela eta, Kontseiluaren lehenengo bilera uztailetik irailera aldatu dutela esan du Zabalak. Baina ELAk eta LABek Jaurlaritzak positibotzat hartzen ez dituen puntuak aldarrikatzen jarraitzen badute "haiek gabe" Kontseilua eratuko dutela gaineratu du Zabalak.
Zabalak azaldu duenez, Enpleguaren Euskal Kontseiluan Lan hitzaldi sektorialak ez analizatzea, INEMek lurralde kontseiluetan parte ez hartzea eta hitzarmenak hartzeko sistema Lan Harremanen Kontseilukoak bezalakoak izatea eskatzen dute ELAk eta LABek. Eusko Jaurlaritzak ez ditu hiru puntu horiek onartzen.
ELA sindikatuaren erabakiaz ere hitz egin du Zabalak: "Enpleguaren Euskal Kontseiluaren gainean ELAk esandakoak ez gaitu harritu, zoritxarrez ", izan ere, "ELA parte ez hartzeko arrazoi bat bilatzen ari zela uste baikenuen". Hala ere, Enpleguaren Euskal Kontseiluaren lehenengo bilera baino lehen akordio bat lortzeko helburuarekin Eusko Jaurlaritzak eta ELAk hitz egiten jarraitzen dutela azpimarratu du Zabalak. Izan ere, ELAk ordezkaritza sindikalaren %41 du eta "haiek gabe elkarrizketa soziala" ezin da ondo egin.
Enpleguaren Euskal Kontseilua
Jaurlaritzak ez du Enpleguaren Euskal Kontseilua aldatuko baina ELArekin akordioa lortzen saiatuko da
ELA eta LAB sindikatuek Enpleguaren Euskal Kontseiluaren gainean proposatutako aldaketak ez dituela onartuko esan du Eusko Jaurlaritzak. Proposatutako aldaketak ez direla positiboak uste du Jaurlaritzak eta horregatik ez ditu onartuko. Era berean, bi sindikatuekin hitz egiten jarraitzen dutela adierazi du Lan Sailak, Enpleguaren Euskal Kontseilua osatzeko, izan ere, beharrezko jotzen dute sindikatuen parte hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu