Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburu Arantza Tapiaren agindua argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, ostiralean abiatuko den berdel kanpainaren kopuruen mugak ezarriz. Iazko zenbakiei eutsiko die Jaurlaritzak EBk hartutako erabakien ondoren.
Barruko uretan 2.300 kilo arrantzatu ahal izango du arrantzontzi bakoitzak egunero banakako arrantzan. Sare arrantzarako 8.000 kilotan jarri dute eguneroko muga; kanpoko uretarako, berriz, 8.000 kilotan ezarri dute muga arrasterako, eta 2.300 kilotan beste arrantza moduetarako.
Tapiaren sailak dioenez, kopuru horiek ezartzea arrantza burutsu batekin dago lotua; merkatuari unean uneko gehiegizko arrantza eskaintzea ere bultzatzen du aginduak, baita "salneurri egokiak" lortzea ere.