Jaurlaritzak LHKren erreforma onartuko du
GASTEIZ. Lan Harremanen Kontseiluaren funtzionamendua aldatuko duen legegaia onartuko du gaur Eusko Jaurlaritzak. Gobernuak azaldu duenez, organo horretan ohikoak diren betoak gainditzea da erreformaren helburua. Horretarako, proposamenak gehiengo sinplez onartuko dituzte aurrerantzean. Gainera, LHK-ko kideak izendatzeari uko egiten dioten erakundeek karguak hartzeko eskubidea galduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu