Jaurlaritzak proposatutako sei neurriak

2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Erretiro aurreratua.Adina baino lehen erretiroa hartzeagatik ematen diren pizgarriak kenduko dira.

Errelebo kontratua. Kendu egingo da. 365 langileri eragin diezaieke neurriak.

Erretiro berantiarra. 65 urtetik aurrera ezingo da lanean jarraitu. Erretiroa hartzen duten funtzionarioen lanpostua ez betetzea nahi du Eusko Jaurlaritzak, baina onartu du kasu batzuetan hori ez dela posible izango.

Lanerako ezintasun iragankorra. Gaixoaldia lanak eragindakoa denean soilik ordainduko da %100eko soldata. Orain artean kasu guztietan ordaintzen zen. Azarora bitartean 48.000 gaixoaldi izan direla dio Jaurlaritzak eta 43,8 milioi euroko gastua eragin dutela.

Lanbide karrera. Barne, justizia, hezkuntza eta Osakidetza sailetako lanbide karrerengatiko ordainketak eten egingo dira. Horrez gain, mugatu egingo dira 2012ko lanbide karrerak eta haietarako sarbideak.

Ordezkapenak. Ordezko langilerik ez hartzeko aginduko du Jaurlaritzak, postu batzuetan soilik izango dira salbuespenak. Aurten neurri horri esker diru kopuru handia aurreztu dela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.