Jaurlaritzak superabita izan du urteko lehen erdian; Nafarroak, %0,89ko defizita

2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Neurritasuna eta gastu publikoaren kontrola obsesio bihurtu diren garaiak izanik, urteko lehen erdian defizitari ihes egin dio Eusko Jaurlaritzak. Hain zuzen ere, 82 milioi euroko superabita izan du, Espainiako Ekonomia Ministerioak atzo jakinarazitako datuen arabera. Urte amaieran 892 milioi euroko defizita izateko konpromisoa bere egin zuen Patxi Lopezen gobernuak Ekonomia Ministerioarekin, BPGaren %1,3. Urte erdian superabita izateak ez du zertan esan nahi urte osoan hala izango denik, diru sarrerak eta ordainketak antolatzeko EAEn duten egitura bereziaren ondorioz. Nafarroak ere defizita %1,3 baino gutxiago izatea onartu zuen, eta oraingoz kopuru horren azpitik jarraitzen du. Ekainera arte %0,89 izan zen defizita Yolanda Barcinaren gobernuaren kontuetan; 169,75 milioi euro, hain zuzen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.