Datuek argi diote: autoak erosteko laguntzak ematen hasi zirenetik, salmentak nabarmen igo dira. Joera horri eutsi nahi dio Eusko Jaurlaritzak, eta laguntzak urtea amaitu bitartean luzatzea erabaki du. Bostehun euro emango ditu ibilgailuko.
Urriaren 8an amaitu zen 2000E planarentzat onartutako bost milioi euroko aurrekontua. Kopuru horri beste bi milioi erantsi dizkio orain Jaurlaritzak. Autogileek eta Espainiako Gobernuak ere indarrean mantentzen dituzte laguntzak. Beraz, hamar urte baino gehiagoko autoa erretiratu eta berria erosten dutenek guztira 2.000 euro jasoko dituzte: 500 euro Eusko Jaurlaritzak emango ditu, beste 500 Espainiako Gobernuak, eta 1.000 euro autogileek.
Atzerako eragina edukiko du planak. Beraz, urriaren 8az geroztik laguntzarik gabe geratu direnei ere iritsiko zaie.
Jaurlaritzak urtea amaitu arte emango ditu autoa erosteko laguntzak
Bi milioi euroko aurrekontua onartu du, eta 500 euroko laguntza emango du auto berri bakoitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu