Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluan aztertu dute gaur gaia, oraindik gaiaren inguruan erabakirik hartu ez duten arren. Baina ez dago jokorako helduleku handirik: "Tarte txikia dago ezein administrazio publikok, izan autonomiko edo udaleko, oinarrizko arau baten kontra egiteko, legezko arrazoiak argudiatuz".
Joan den astean legea "sakonki aztertuko" zutela esan zuen Iñigo Urkullu lehendakariak, langile publikoen soldatak ez izozteko, baina aurreratu zuen aurrekoetan bezala oso zaila izango zutela ezer egitea. 2010az geroztik, langileen erosmen ahalmena %22 jaitsi da, sindikatuek salatu izan dutenez.