Finantza publikoak

Jaurlaritzak zorpetze jasangarria jaulkiko du

500 milioi euro jarriko ditu salgai bonuetan, "proiektu berde eta sozialak finantzatzeko".

Pedro Azpiazu Ogasun sailburua, gaur goizean Parisen egindako agerraldian. IREKIA
Ivan Santamaria.
2018ko maiatzaren 22a
07:34
Entzun

Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak eman du jaulkipenaren berri, gobernuak Parisen egin duen aurkezpenean. Jaurlaritzak halako finantzabide bat erabiliko duen lehen aldia izango da, gainera.

Zorpetzearen inbertsitzen duen erosleari bermatuko zaio 11 programa zehatzetan gastatuko dela bonuekin lortutako dirua: etxebizitza arrazoizko prezioan, hezkuntza eta osasun zerbitzuetara sarbidea, aurrerapen sozioekonomikoa, enplegu sorrera, energia berriztagarriak, garraio garbia, kutsaduraren prebentzioa, uraren kudeaketa jasangarria, biodibertsitatearen kontserbazioa, eraginkortasun energetikoa, eta klima aldaketara egokitzea. Langile gastuak edo finantza gastuak ezingo dira ordaindu.

Bonu Jasangarrien batzordea sortuko du Jaurlaritzak. Horren zeregina izango da programak aukeratzea. Era berean, urtean behin jaulkipenak izan dituen ondorioak ebaluatu eta jakinaraziko ditu batzorde horrek.

Parisen egon ondoren, Jaurlaritzaren ordezkariek jaulkipenaren berri emango dute bihar Alemanian, Frankfurt eta Dusseldorf hirietan, ostegunean Madrilen egongo dira eta ostiralean agerraldia egingo dute Bilbon.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.