Jaurlaritzak zortzi milioi jarriko ditu Galarretan
GASTEIZ. Miramongo parke teknologikoaren zabaltzeari bultzada eman dio Eusko Jaurlaritzak. Hernaniko Galarretaauzoan egingo diren lanak egin ditzan, zortzi milioi euro handitu du SPRI sozietate publikoaren kapitala. Eraikuntza lanak jada hasi dituzte, batez ere Oronak eta Mondragon taldeko beste atal batzuek erabiliko dituzten lurretan. 2014rako bukatu nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu