Jaurlaritzari enplegu plan bat egiteko eskatu dio aho batez Eusko Legebiltzarrak

2011ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Datozen hilabeteotan enplegu plan bat aurkezteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Patxi Lopezen gobernuari, atzo aho batez onartutako mozio baten bidez. Plan horren lehentasuna gazteak, iraupen luzeko langabeak eta emakumeak laneratzea izan behar duela jasotzen du mozioak, eta ekaina baino lehen ganberan aurkezteko eskatu dio Jaurlaritzari. Era berean, horren prestakuntzan aldundiek eta Eudelek parte-hartzea ontzat jo du. Atzoko osoko bilkuran aurrera atera zen ekimena, legebiltzar talde guztien babesarekin. EAJk aurkeztu zuen testutik abiatuta, erdibideko zuzenketa hitzartu zuten jeltzaleek, sozialistek eta popularrek. Eskaera horrek Aralar, EA, EB eta UPyDren aldeko botoa jaso zuen ondoren. Aho bateko bozketa egonagatik, eztabaidaren txandan oposizioaren kritika ugari entzun zituen gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.