EkoNOMIA

"Jauzi berriak emateko" lankidetza eskaini dio LABek ELAri

"Borroka sindikalari buruzko hausnarketa sakona egiteko beharra nabarmena" dela esan du LABek, "aldaketa politikoak eta sozialak" lortzeko. Duela hamabost urteko harremana ekarri du gogora.

2009ko otsailaren 19a
15:39
Entzun
LABek gaur agertu duenez, ELArekin lankidetzan aritu nahi du berriro, duela hamabost urte lortutakoa berreskuratzeko asmoz, eta "jauzi berriak emateko" proposamena egin dio. "Hamabost urte dira kalera atera ginenetik burujabetza ekonomikoa eta lan harremanak berton erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzera", esan du LABek gaur, orduko sasoia oroitzean.

"Aldaketa politikoak eta sozialak" lortzeko gaurko euskal instituzioetatik eraldaketa prozesurik ezin dela bultzatu iritzi dio, baina aitortu du "zatiketa da nagusi euskal sindikalismoan", eta berriz ere batasuna behar dela aldarrikatu du. "Norberaren bidea egiteak bere etekinak eman dituela ez dugu zalantzarik baina, langileriaren egoerari begiratuz gero, borroka sindikalari buruzko hausnarketa sakona egiteko beharra nabarmena dela uste dugu. Izan ere, orduko aldarrikapenek bere horretan diraute. Ez dugu urrats erabakigarririk egin ireki genuen bidean eta gaur-gaurkoz, krisi ekonomiko larriaren aurrean, gure eskubideak bermatuko dituen Euskal Herria eraikitzerik ez dugu, sakoneko erabaki ekonomiko eta sozialak hartzeko eskubiderik gabe jarraitzen dugulako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.