ERRETRETEN ERREFORMA

Jende andana bildu da Baionako manifestazioan

A63 autopistan 15 kilometroko auto ilara sortu da kamioi karabana baten ondorioz, eta Miarritzen hamar hegaldi geratu dira bertan behera.

2010eko urriaren 19a
17:33
Entzun
Goizeko 10:30ak pasatxo abiatu da Baionan Sarkozyren gobernuaren erretreten erreformaren aurkakomanifestazioa, Lan Burtsan. Jende andana bildu da, eta zabaldu dituzten leloetako batean Gazteak larrugorritan, zaharrak mixerian irakur zitekeen. Nabarmena izan da Baionako manifestazio horretan gazteen presentzia. CGT, CFDT, CFTC, CFE-CGC, FSU, FO, Solidaires eta Unsa sindikatuek deitu dute manifestazioa. Aldi oro bezala, nahiz antolatzaileek baztertu, bertan egon da LAB.

Gainerakoan Ipar Euskal Herrian gaurko deitu greba goizetik ageri ditu lehen ondoriok. Donibane Lohizune eta Baiona arteko A63 autopistan auto ilarak sortu dira kamioi karabana baten ondorioz, eta dagoeneko 15 kilometrokoa da. Miarritzeko aireportuan, gainera, hamar hegaldi geratu dira bertan behera, eta bihar ere aireportuetan eta tren zerbitzuan protestek jarraitzea espero da. Air France-ko langileek ere greba iragarri dute.

Gasolindegietan oraindik ez dago arazo handiegirik, baina Angelun jada bada bat itxia. Ama eskolak ere greba egingo dutela iragarri dute, eta ikasle andana eskolarik gabe geratuko da gaurtik. Frantziako Senatuak ostegunean bozkatuko du erretretaren hartzeko adina atzeratzeko proposamena, eta ez bihar, hasiera batean uste zen moduan.

Gainerakoan, erretretaren aurkako protestak Bretainian eta Frantzia mendebaldean, Landetan zehazki, ari dira gehien nabarmentzen goizean goizetik. Frantziako telebista eta irrati publikoak programazioa eten du, eta egun guztian zehar manifestazio ugari izango dira. Istiluek erantzun "sendoa" izango dutela esan du gaur goizean Michele Alliot-Marie Frantziako Justizia ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.