HILBERRIA

Jesus Maria Agirre Adegiren sortzailea zendu da

Gipuzkoako enpresarien elkarteko presidentea ere izan zen sei urtez.

2016ko martxoaren 21a
07:43
Entzun

Zaldibian (Gipuzkoa) jaio zen Agirre 1930ean, eta Donostian hil da, 86 urte zituela, gaitz baten ondorioz. 1977an Adegi sortu zuen, eta, zenbait kargu bete ostean, 1986an izendatu zuten patronaleko presidente. Zeregin horretan izan zen 1992ra arte. Confebaskeko presidenteorde ere izan zen.

Agirre Elkargi fundazioaren sortzaileetakoa izan zen, eta Lasarte-Oriako Jema enpresa eratu zuen. 2001ean, Korta saria eman zioten. Realeko Administrazio Kontseiluko kide ere izan zen Jose Luis Orbegozo presidente izan zen garaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.