Kongresuan parte hartu duten ordezkarietatik 142k bozkatu dute Santos buru duen zuzendaritza berriaren alde, eta hogeik boto txuria eman dute. Santosekin batera aukeratu dituzte Amaia Villanueva Antolakuntza idazkari gisa, Marisol Vicente Politika Sindikaleko idazkari gisa, Augusto Paredes Administrazio idazkari gisa eta Borja Paredes Lurralde idazkari gisa.
Kongresuan eginiko hitzartzean, Santosek konpromisoa azaldu du Nafarroan mugimendu sindikalaren buru izan eta "aurrera egiten" jarraitzeko. Gainera, lan erreforma bertan behera uzteko eskatu du.
Javier Lekunberriren lekua beteko du aurrerantzean Santosek. 2014ko martxoaz geroztik zen Lekunberri Nafarroako UGTko idazkari nagusi. Juan Goien ordezkatu zuen. Argudiatu zuen UGT bere osotasunean "aldaketa garaian" dagoela, sindikatu "modernoagoa, erabilgarriagoa eta eraginkorragoa" izateko.