Ekonomia

Jose Elorrietaren agurra, azaroaren bukaeran

ELAk datorren hilaren 26an eta 27an egingo du XII. Biltzarra, Bilbon, eta azkeneko hogei urteetako idazkari nagusiak kargua utziko du. Adolfo Muñozek ordezkatuko du.

2008ko urriaren 22a
18:07
Entzun
Jose Elorrieta izan da 1988tik ELAko idazkari nagusia -Alfonso Etxeberriaren lekua hartu zuen-, eta azaroaren bukaeran utziko du kargua, sindikatuaren XII. Biltzarrean. Datorreko hilaren 26an eta 27an egingo du, hain zuzen, ELAk biltzarra, Bilbon, Euskalduna Jauregian, Langileekin lelopean. Adolfo Muñozek ordezkatuko du Elorrieta, hura baita hautagai bakarra postu horretarako.

Txostena ere onartuko dute kongresuan eta, Muñozek gaur esan duenez, ez du berritasunik edukiko horrek, "sindikatuak egunez egun dioena jasotzen baitu". Negoziazio kolektiboa, gizarte eredua, politika eta antolaketa izango dira txosteneko lau ardatzak.

ELAk salatu du "politikak terreno guztia kapitalari" utzi diola, "gizartean pentsatu gabeko politika eta enpresa munduak eskatutakoa egin delako, eta hori egin dutenak dira gaur egungo egoeraren erantzuleak". Gastu sozial handiagoa behar dela iritzi dio sindikatuak, eta zerbitzu publikoak ez pribatizatzea eskatu du.

"Euskal Herriaren subirania defenditzen duen sindikatua da ELA", adierazi du Muñozek, eta hori "soilik bide demokratikoetatik" lortu behar dela. Espainiako Estatuan "defizit demokratikoa" dagoela adierazi du.

Elorrietak nabarmendu du "euskal proiektu nazionaleko parte" dela Nafarroa -Iruñean eman dute prentsaurrekoa-, "baina hori irabazi egin behar da, konplexurik gabe eta zilegitasun osoz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.