Jose Guibert Talleres Iruñako sustatzailea hil da
IRUÑEA. Jose Guibert Olaizola Talleres Iruñako sustatzailea hil egin zen herenegun, 100 urte zituela. Enpresaburua sortzez azpeitiarra bazen ere, Iruñean bizi zen 14 urte zituenetik. Ia bizi guztian egin zuen lan familiako enpresan, aitarekin aurrena eta seme-alaba eta bilobekin gero. Gaur egun, industriarako piezak egiten dituzte Talleres Iruñan, eta Orkoienen du egoitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu