Jose Luis Bilbaok, Bizkaiko ahaldun nagusiak, Virtisuko planta berriz irekitzeko negoziazioak hasi dituela adierazi du. Virtisuko jabe Jofel taldeak konkurtso egoerara eraman zuen enpresa. Orain dela sei hilabete eten zen ekoizpena, eta bertako 105 langileek azarotik ez dute soldatarik jaso. Egoera horren aurrean, Virtisuko 60 bat langilek hiru eguneko martxa bat hasi zuten, Zallatik Gasteizera.
Gaur goizean iritsi da Lakuara langileen martxa. Bertan izan da Aldolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusia. Bilbaoren adierazpenek bat egin dute Virtisuko langileek Eusko Jaurlaritzari egindako eskakizunekin. Langileek enpresaren bideragarritasunaren eta enpleguaren bermatzearen aldeko jarrera bilatzen zuten martxaren bidez.