JP Morganek ia 12.000 milioi dolar irabazi ditu
NEW YORK. AEBetako JP Morgan bankuak 11.728 milioi dolarren irabaziak erdietsi zituen joan den urtean, 2008an halako bi. Iazko emaitzen berri eman duen AEBetako lehen banku handia da JP Morgan, eta adituen aurreikuspen guztiak hautsi ditu. 100.434 milioi dolarren diru sarrerak izan ditu, urtebete lehenago baino %49 gehiago. Akzioko etekina, berriz, ia bikoiztu egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu