ekoNOMIA

Juan Goien Nafarroako UGTko idazkari nagusi aukeratu dute

Sindikatuak Iruñean atzo hasi zuen IX. Biltzarrean %71ko babesa jaso du idazkari nagusiak. Hautagai bakarra zen Goien.

2009ko maiatzaren 23a
13:47
Entzun
Iruñean atzo hasitako IX. Biltzarrean Juan Goienek Nafarroako UGTko idazkari karguan jarraituko duela erabaki dute. Goienek %71ko babesa jaso du -idazkari nagusirako hautagai bakarra zen-. UGT sindikatuak datozen urteetarako helburuak zehaztu ditu kongresuan

Nafarroako langileentzat eta bere sindikatuarentzat "proiektu bat" baduelako UGTren buruzagitzan beste lau urtez aritzeko prest dagoela esan zuen atzo Juan Goien sindikatuko egungo idazkari nagusiak.

Nafarroako UGTk krisialdia gainditzeko "lidergoa" duela esan zuen Goienek, horretarako langileen gehiengoa dutelako. Sindikatuak 22.557 bazkide ditu gaur egun, afiliatutako nafar langileen %31, hain zuzen. Lurraldeko sindikatu nagusia da UGT, CCOOren eta ELAren aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.