Juanjorena

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Ibarretxe Juanjo bihurtu eta bizitza berrirako prest da atzodanik. Ibex-35 (+%1,01) ere biziberritua ageri da Lopezek lehendakari aurpegia duenetik. 2009an izandako galerak errekuperatu dituzte gure indize nagusiek; baina, itxuraz, baikorkeria izan liteke bizitza berriarena. NDFren aurrikuspenetan, AEBen BPG %3 uzkurtuko da aurten eta ez da haziko 2010ean. Kontuak horrela, enpresen errentagarritasunak igarri egin beharko lioke, eta petrolioak berak, 55 dolarren mailari eusten dio oraindik ere. Trichetek gaur dirua merkatuko duela? Ados. Baina kontsumitzaileen konfiantza eta enpleguaren datuak ez dira onak, ez Eurogunean ez AEBetan. Gamesa, Gas Natural eta Mapfrek %4na pasako irabaziak izan zituzten atzo. BBVA eta Edurnezurik %1na pasa irabazi zuten, eta Ibex-35eko tropelaren 2.309 milioiren salerosketan, 315 eta 544 milioiren akzioak mugitu zituzten hurrenez hurren. Hori bai, Santanderrek (+%0,42) eragin zuen salerosketarik gehien: 601 milioi.



Berankortasuna. Espainiako Bankuak jakinarazitako datuen arabera, atzerritarrek harturiko hipoteka maileguen berankortasuna %12,5ekoa zen 2008 amaieran. Bezero espainiarren kasuan, aldiz, %1,6koa zen tasa hori. Enplegu galeren ispilua ?



Gas Natural. Gas Naturalek iazko emaitzak %5,1 hobetu ditu aurtengo lehen hiruhilekoan eta 351 milioi irabazi. Fenosa argindar enpresa bereganatzeko prozesuan, gas salmentak handizka nahiz txikizka handitu egin ditu. Egun 8.400 milioiren finantza zorra du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.