Lehia

Junckerren aroko beste zerga arau bat zigortu du Bruselak

Engie argindar eta energia konpainiari hamarkada batez legez kanpoko abantaila eman zitzaiola ondorioztatu du, eta 120 milioi ordaindu beharko ditu atzeratutako zergetan.

Margrethe Vestager Lehia komisarioak eman du Luxenburgoren aurkako prozeduraren berri. Irudian, joan den otailean egindako agerraldia. STEPHANIE LECOCQ / EFE
Ivan Santamaria.
2018ko ekainaren 20a
14:17
Entzun

Lehia agintaritzak berriro ere susmopean jarri du Luxenburgok konpainia baten alde egindako zerga arau bat. 2008. eta 2010. urteetan bi arau onartu zituen dukerriko gobernuak, eta, horiei esker, Engie konpainiari, GDF Suez ohiari, ia zergarik ez ordaintzea onartu zitzaion. Arauak onartu ziren garaian Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidente zen Luxenburgoko lehen ministroa.

Luxenburgoko ogasunak baimendutako eskema konplexu horrek zerga faktura "artifizialki murriztea" ahalbidetu zion Engieri. Aparteko tratu bat eman zitzaion, beste enpresekin alderatuta, eta hori legez kanpokotzat jo du Bruselak. 

Konpainiak Luxenburgon bi enpresa sortu zituen, horien bidez irabaziak bideratu, eta zergetatik libratzeko. Horietako batek irabazien %99 ez zergapetzeko aukera ematen zion. Horren bidez bideratu ziren mozkinak kalkulatuta, Bruselak kalkulatu du Engiek 120 milioi euro ordaindu beharko dituela, eta horri interesak gehitu.

Beste enpresari eskainitako arauak zerga tasa erreala %0,3koa izan arte murriztea aurreikusten zuen, baina, orain arte, ez da sekula bide hori erabili mozkinak kudeatzeko. Irabazirik bideratuko balitz, legez kanpokoa litzateke.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.