Erregulatzeko espedienteak onartu ahal izateko, langileak beste lanpostu batzuetan jartzen espezializatutako enpresa bat kontratatu zuen Cegasak: GMT. LABek salatu du harekiko harreman komertziala eten egin duela pila enpresak, eta ez dutela antzeko besterik kontratatu. Hala, langileek ez dutela lan eskaintzarik nahiz ikastaroetarako deialdirik jasotzen dio.
Cegasa Internacionalek langile berriak kontratatu dituela ere adierazi du. Kaleratutako hainbat pertsona enpresara joan dira, berriro ere hartzeko eskatzeko. LABek iragarri du lan ikuskatzailearekin eta Lan Sailarekin bilduko dela, «plan sozialaren jarraipena egin behar dutela esateko».
Kaleratutako langileek berriro ere hartzeko eskatu diote Cegasari
LABek salatu du enpresa ez dela ari plan sozialean adostutako baldintzak betetzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu