Espainiako Gobernuak iaz egindako lan erreforma ez da nahikoa izan NDF Nazioarteko Diru Funtsarentzat, eta neurri gehiago hartzeko eskatu dio langabezia kopurua jaisteko, "onartezina" baita. FMIk urteko txostenean ondorioztatu du horretarako beste erreforma bat beharrezkoa dela, hain zuzen, kaleratzea merkatuko duena eta soldatak jaistea erraztuko duena.
"Iazko lan erreformak hobekuntza nabarmenak ekarri zituen, eta eragina izaten ari da", dio NDFk, baina "lan merkatuaren dinamikak nabarmen hobetu behar du, langabezia jaisteko".
NDFko ikuskatzaileen arabera, Mariano Rajoyren gobernuak egindako erreformei esker "desoreka fiskalak azkar ari dira zuzentzen", baina gogor salatu dute gobernuko hainbat ministrok erakutsi duten baikortasuna, egoera hobetzen ari dela, eta urrunean bada ere irtenbidea ikusten dutela esaten dutenean. NDFren arabera, "perspektibek zailak izaten jarraitzen dute".