Ekonomia

Kaleratzeen eta erregulazio espedienteen aurka, ehunka lagun manifestatu dira Iruñean

"Krisiaren aitzakian" enpresak "benetako enpresa terrorismoa" ari direla egiten salatu dute; hainbat enpresatako langile batzordeek deitu zuten protestara.

2012ko urtarrilaren 21a
16:25
Entzun

Gaur goizean, ehunka lagun manifestatu dira Iruñean, kaleratzeen eta erregulazio espedienteen aurka. Hainbat enpresatako langile batzordeek antolatu dute, eta ondasuna banatzeko eskatu dute. Kayabako langile batzordeak egin zuen deia, eta horri Eulenekoa, Ciclo y KWDkoa, Nafarroako Ospitaleko sukaldeko langileena, Industrias Estebanekoa, Faureciakoa, Kypsekoa, Dornierekoa, Sunsundegikoa, Dynamobelekoa eta Azkarrekoa gehitu zaizkio.

Nafarroan kaleratze gehiagorik ez. Lana banatu, ondarea banatu lelopean joan dira langileak, eta salatu dute "krisiaren aitzakian" enpresak "benetako enpresa terrorismoa" ari direla egiten. "Langileok garaipen asko lortu genituen, eta hori guztia kentzen ari zaizkigu orain krisiaren aitzakian, jendea lana galtzeko beldur delako", esan du iñaki Goldarazena Kayabako langile batzordeko ordezkariak. Langileekin batera joan dira manifestazioan NaBai, Bildu eta Ezkerra alderdietako ordezkariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.