Kaleratzeen kontrako manifestazioa Iruñean
IRUÑEA. Manifestazioa egingo dute ostiralean Iruñean, Nafarroako Gobernuari eskatzeko ez dezala onar enplegua erregulatzeko dosier eta kaleratze bakar bat gehiago ere. Manifestazioa 19:00etan abiatuko da, Burgoen plazatik. LABek gogorarazi du egunotan Danak 112 langile kaleratu nahi dituela, KWDk 33 eta Dynamobel-Movinordek 49, dosierren eta deslokalizazioen bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu