Soriako matrikula zuen kamioia N-121A errepidean zihoan, Iruñeko noranzkoan. Irungo Enderlatsako zubian bidetik atera eta Bidasoa ibaira jausi da kamioia. Istripuaren ondorioz, Soriako Covaleda herriko 56 urteko kamioilaria hil egin da. Endarlatsako zubiak Nafarroa eta Gipuzkoa banatzen ditu.
Kamioiak izandako istripuaren ondorioz, trafikoa eten dute bi noranzkoetan N-121A errepidean, Endarlatsa parean. Dagoeneko ireki dute bidea baina atoia uretan dago oraindik. Bihar saiatuko dira berriro, ibaitik kamioiak zeraman atoia ateratzen. Horregatik, N-121A errepide itxiko dute berriro ordu batzuetarako.
Lan istripua
Kamioi gidari bat hil da Irunen izan den istripuan
Zubi batetik behera erori da kamioia Bidasoa ibaira. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripuaren ondorioz Soriako (Espainia) kamioi gidaria hil da. Irunen (Gipuzkoa) izan da istripua 13:30k inguruan. Kamioia antza, bidetik atera eta Endarlatsako zubitik behera jausi da ibaira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu