Kamioi gidari bat hil da gaur Zarautzen, Meagako tunel parean ibilgailuarekin A-8 autobidetik trenbidera erorita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, autobidea itxita dago Bilboko noranzkoan, eta tren zerbitzua etenda dago. EuskoTrenek autobus zerbitzua jarri du Zumaia eta Donostia arteko bidea eta Zarautz eta Atxuri artekoa egiteko.
Ezbeharra 13:45ak aldera gertatu da, gidaria lanean ari zela. Irungo noranzkoan zihoala, aurkako noranazkoko bideetara pasatu, eta errepidetik irten da, EuskoTreneko trenbidera jausiz, Herrizaingo Sailak azaldu duenez.
Ertzaintzak istripua zerk eragin duen argitzeko ikerketa abiarazi du.
Donostia eta Bilbo arteko trenbidea itxita dago. Autobidean auto pilaketak daude.