lan istripua

Kamioi gidari bat zendu da Tiebasen, Alaitz harrobi inguruan

Ibilgailua irauli egin da. 32 urteko atarrabiarra da hildakoa.

2010eko apirilaren 6a
19:09
Entzun
Tiebasko Alaitz harrobian lanean ari zen langile bat hil da gaur, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. 12:20etan izan da ezbeharra, harrobi inguruan: kamioian gidari zihoan behargina eta ibilgailua irauli egin da. 32 urteko gizonezko atarrabiarra da hildakoa.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 23. behargina da gaurkoa. Iaz hala 80 lagun zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.