Foruzaingoak jakinarazi duenez, goialdean gertatu da ezbeharra, 03:10 aldera, N-121A errepidean. Iruñeko norabidean zihoala, kamioia eskuinetik irten da.
Kamioilariak 47 urte zituen eta Pedrolakoa (Espainia) zen. Iruñeko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute haren gorpua.