Foruzaingoak azaldu duenez, kamioi gidaria ondoezik sentitu da eta AP-68 autobidean gelditu da, Murchante parean (Nafarroa). Gizonak berak deitu du larrialdi zerbitzuetara, eta minutu gutxiren buruan heldu dira anbulantzia eta segurtasun indarrak. Medikuek, ordea, ezin izan dute ezer egin.
Heriotzaren arrazoiak ikertzen ari dira.