Kamioilari bat hil zen atzo NA-137 errepidean, Murgitik Isabarako bidean, Nafarroan. Arratsaldeko bostak laurden gutxi zirela, gizonezkoak gidatzen zuen ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin zen. Ezbeharraren ondorioz zendu zela eta bakarrik zihoala jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak.
Zaragozako (Aragoi, Espainia) bidean zihoan kamiolaria, Burgitik hiru kilometrora, istripua izan zuenean. Nafarroako Gobernuko suhiltzaileak Nabaskozeko egoitzatik ezbeharraren tokira bertaratu ziren, eta biktima kamioiaren kabinatik atera behar izan zuten.
Bide aldatzea
Suhiltzaileak ez ezik, Foruzainak ere azaldu ziren istripuaren lekuan. Iraulitako ibilgailua garabiek kendu bitartean, trafikoa erregulatu eta behin-behineko bide aldatzea ezarri behar izan zituzten errepidean.
Era berean Foruzaingoaren ikertzaileak bertaratu ziren, gertatutakoa aztertzeko.
Kamioilari bat hil da Nafarroan errepidetik atera eta irauli ostean
Hildakoa gizonezkoa da, eta suhiltzaileek haren gorpua ibilgailuaren kabinatik atera behar izan dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu