Segurtasun Sailak azaldu duenez, AP-8ko zerbitzugunean geldituta zegoen kamioia, Oiartzunen, Bilborako bidean. Kamioi gidaria ibilgailutik jaitsi eta kabina eta atoiaren artean zegoen, azken hori mugitu eta gainera etorri zaionean. Larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako hilda zegoen.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan minutu bateko isilunea egin dute hildako kamioi gidariaren omenez.