Kamioilari bat hil zen bart gauean Zuastiko zerbitzugunean (Nafarroa), 22:30 aldera. Larrialdi zerbitzuek orduan jaso zuten kamioi bat sutan zegoela zioen dei bat. Cordovillako suhiltzaileak bertaratu ziren hara, eta sua itzali ostean aurkitu zuten kamioilariaren gorpua, kiskalita.
Foruzaingoak ez du argitu zergatik piztu zen sua, eta ikerketa bat zabaldu du. Behin baimena jasota, gorpua eraman zuten autopsia egitera.
Fallece el conductor de un camión cisterna estacionado en el Área de Servicio de Zuasti al incendiarse la cabina del vehículo.
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) March 20, 2021
Intervienen #ParqueCordovilla y #J21.
Diligencias a cargo de @policiaforal_na. pic.twitter.com/Zf4jXvXrfJ