EKONOMIA

Kamioilariaren heriotza salatu dute hainbat sindikatuk

ELA, LAB, Hiru, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek nabarmendu dute lan baldintzekin zerikusi zuzena dutela halako ezbeharrek. AP-15ean hil zen, Andoain eta Urnieta artean, atzo.

Berria.info
2013ko abuztuaren 2a
14:41
Entzun

Bidetik atera eta irauli egin zen atzo kamioi bat AP-15ean, Andoain eta Urnieta arteko bidean. Harrapatuta gelditu zen gidaria, baina ezin izan zuten bizirik atera. Horren harira, ELA, LAB, Hiru, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek gidariaren heriotza salatu dute, eta haren familia eta lagunei elkartasuna adierazi. Horrez gain, azpimarratu dute atzokoa bezalako trafiko istripuak lan istripuak direla, "gidaria kamioiean doanean lanean ari delako".

Zentzu horretan, sindikatuek baieztatu dute halako istripuek zerikusi dutela kamioilarien lan baldintzekin, eta horregatik administrazioei dei egin die "ez dezaten ezkutatu" ezbehar horien izaera. Horrez gain, kamioilari autonomoek laneko osasun eta segurtasun arloan bizi duten "erabateko babesgabetasuna" kritikatu dute sindikatuek.

Espainiako gobernuak, legediaren bidez, "autonomoen autoesplotazioan eta esklabotasunean" oinarritutako garraio sistema bultzatu duela salatu du, "merkatuaren legeak langileen osasun eta segurtasunaren gainetik jarriz". Ez hori bakarrik, sindikatu horien ustez, Euskal Herriko administrazioek Espainiako gobernuak esandakoa jarraitzen dute "duda-mudarik gabe". Horregatik, "enpresen ondorioz bizi dituzten gehiegikeriak" gelditzeko "neurri eraginkorrak" har ditzaten eskatu diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.