azpiegiturak

Kamioilariek %33 merkeago izango dute Supersurreko bidesaria

Bizkaiko Aldundia eta kamioi gidarien elkartea akordiora heldu dira.

2011ko urriaren 11
11:28
Entzun

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur esan duenez, Supersur Bilboko hegoaldeko saihesbide berrian hilean hogei bidaia baino gehiago egiten dituzten kamioilariek bidesaria %33 merkeago izango dute. Lau hilabetera jarriko dute martxan neurria, Aldundiak bidesarien dekretua aldatu eta Europako Batzordeari jakinarazi behar diolako.

Bizkaiko kamioi gidariek irailaren 13an jakinarazi zuten "boikotatu" egingo zutela Supersur, eta alternatiba gisa Txorierrin ibiliko zirela. Bizkaiko Aldundiak "ezarritako" bidesaria zen, haien ustez, eta ez zuten baztertu geldialdiak egitea. Kalkulu bat aterata zeukaten: saihesbide berria erabiltzeagatik bakoitzak hilean 800en bat euro ordaindu beharko zituen.

Orain akordiora heldu dira. Atzo arratsaldean sinatu zuten Itziar Garamendi Aldundiko Garraio diputatuak eta kamioilariek Bizkaiko elkarteak.

Saihesbidearen ia 18 kilometro eraikitzeko 900 milioi euro erabili ditu Aldundiak, kilometroko 45. Euskal Herrian inoiz egin den errepiderik garestiena da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.