Bi ezbeharretan bi langile hil ziren atzo Euskal Herrian. Karrantzako Las Llamas auzoan jazo zen lehen istripua, eguerdian. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, erabiltzen ari zen makinariarekin ezbeharra izan zuen langileak eta tokira hurbildutako medikuak haren heriotza ziurtatu besterik ez zuen egin. Hildako langilearen nortasunaren informaziorik ez zuen eman Ertzaintzak. Osalaneko teknikariak istripuaren lekura joan ziren behar izanez gero txostena egiteko.
N-1 errepidean, Etxegaraten, beste langile bat hil zen atzo arratsaldeko 14:15etan. Irungo norabidean zihoan Portugalgo matrikuladun kamio bat irauli egin zen eta su hartu zuen. Kamioian zihoan P.U.B. 38 urteko gineabissautarra hil egin zen istripuaneta gidaria, 50 urteko F.M.P.E. zauritu.
Kamiolari bat hil da Etxegaraten eta beste behargin bat Karrantzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu