Arrantza

Kanpainako lehen hamar egunetan 635.500 kilo hegaluze arrantzatu dituzte

Batez beste, 3,96 euroan saldu dute kiloa.

Hegaluzea, arrandegi batean salgai. / ANE URKIOLA
2015eko uztailaren 22a
11:23
Entzun

Hamar egun pasatu dira euskal kostaldean hegaluzearen arrantzaldia hasi zutenetik, eta gaur lehen datuak eman dituzte. Dagoeneko 635.500 kilo arrantzatu dituzte, Arantza Tapia Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak jakinarazi duenez, eta batez beste 3,96 euroan saldu dute kiloa.

Tapia Bermeon izan da gaur, goizean goiz egindako hegaluzearen deskarga ikusten. Harekin izan dira Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura politiketako sailburuordea eta Leandro Azkue Arrantza zuzendaria ere.

Gisa horretako deskargak Bizkaiko eta Gipuzkoako sei portutan egiten dituzte: Bermeon, Ondarroan, Hondarribian, Getarian, Pasaian eta Donostian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.