Lanuzteak ez ezik, kanpaldia egiten hasi dira Villabonako Arteca Caucho enpresako langileak enplegua erregulatzeko dosierren aurka. Zuzendaritzak bi dosier aurkeztu zituen apirilean: batak hogei langile kaleratzea aurrez ikusten zuen; besteak sei hilabetez langileen %40 erregulatzea.
Hainbat negoziazioren ostean, lehenengo dosierra atzera bota zuen enpresak. Hala eta guztiz ere, hamaika langile bakarkako kaleratzeen bidez kaleratzeko asmoa dutela adierazi du langile batzordeak. Gaur bertan egingo dute bilera bi aldeek.
Kanpaldia hasi dute Arteca Caucho Metaleko langileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu