Kapital ihesagatik, bankuek inoiz baino diru gehiago eskatu behar izan diote EBZri
Espainiako bankuek ez dute merkatuetan finantzatzeko modurik, herrialdeko finantza sistemaren inguruko zalantzengatik. Ez erakunde publikoek, ez inbertsiogile pribatuek, inork ez ditu haien zor bonuak nahi, eta bankuen arteko merkatuan interes tasa handiegiak eskatzen dizkiete maileguen truke. Inbertsiogileak, berriz, dirua etenik gabe ateratzen ari dira erakundeetatik, beste nonbait negozio hobeak topatuko dituzten itxaropenarekin. EBZ Europako Banku Zentrala da geratzen zaien aukera bakarra: maiatzean, Espainiako finantza erakundeek 287.813 milioi euro eskatu dizkiote, apirilean baino %9 gehiago, eta duela urtebete baino bost aldiz gehiago —53.134 milioi euro izan ziren orduan—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu