Lehen aldiz hamabi urteko historian bere kapitala handitzea erabaki du Europako Banku Zentralak. Bikoiztu egingo du, gainera, 5.000 milioi euro bilduta 10.760 milioira iritsiko baita. Dirua euroguneko kideek jarriko dute, banku zentralen bidez. Herrialde bakoitzak bere pisu ekonomikoaren arabera jarriko du dirua. Horrela, Bundesbankek 1.406 milioi jarriko ditu (%19), 1.056 milioi Frantziako Bankuak, eta 616 milioi Espainiakoak. Eurotik kanpokoek ez dute dirurik jarriko eta, hortaz, parte-hartzea %7tik %3,75era jaitsiko zaie.
Kapitalaren bidez, EBZk estali egin nahi ditu euroguneko herrialdeetako 72.000 milioi euroko zor publikoa erostean izan ditzakeen galerak.
Kapitala bikoiztuko du EBZk, bonuekin gal dezakeena estaltzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu