Kartzela zigorrak Rio Tintoko goi karguentzat
PEKIN. Eroskeria eta merkataritza sekretuak lapurtzea leporatuta, epaileak zazpi eta hamalau urte arteko kartzela zigorrak agindu ditu Rio Tintok Txinan zituen lau goi kargudunentzat. 2009ko uztailean atxilotu zituen poliziak, munduko hiru meatze konpainia handienak burdinaren prezioa negoziatzen ari zirela Estatuko sekretuak zabaldu zituztelakoan. Joan den astean errua onartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu