krisia

Kataluniak ere diru laguntza eskatuko dio Espainiari

Autonomia Likidezia Funtsari eskatuko dio laguntza, Generalitateko Ekonomia kontseilariaren arabera. Ukatu egin du erreskatea izango dela. Ostiralean Valentziako erkidegoak eskatu zuen laguntza, atzo Murtziakoak.

2012ko uztailaren 24a
16:54
Entzun

Andreu Mas-Colell Kataluniako Generalitateko Ekonomia kontseilariak iragarri du Espainiako Gobernuari diruz laguntzeko eskatuko diotela. Mas-Collek Erresuma Batuko BBCri emandako elkarrizketa batean ukatu egin du erreskatea izango dela hori; haren arabera, Autonomia Likidezia Funtsari eskatuko diote laguntza.

"Gertatzen dena da Kataluniak daukan banku bakarra Espainiako Gobernua dela. Hauxe da merkatuaren egungo egoera", esan du Kataluniako Ekonomia kontseilariak. Laguntza horrekin "zorra kudeatu" ahal izango luke Generalitatek, eta "aurrekontuetako helburuak bete" egingo lituzke.

Kataluniako gobernuko Ekonomia departamenduak argitu nahi izan du Autonomia Likidezia Funtsari laguntza eskatzea "aukera bat" baino ez dela, oraingoz.

Joan den ostiralean Valentziako erkidegoak eskatu zion bere zorrak pagatzeko laguntza Espainiako Gobernuari. Atzo, berriz, Murtziakoak. Erkidego horrek 300 milioi euro inguru eskatuko dizkio irailean Autonomia Likidezia Funtsari; Valentziak, berriz, 3.500 milioi.

Espainiako Gobernuak erkidegoei laguntzeko diru poltsa horretan 18.000 milioi euro dauzka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.