Kayabako langileak, erregulazioaren kontra

2012ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Orkoiengo Kayaba enpresako langileek manifestazioa egin zuten atzo, zuzendaritzari erregulazio eskaera bertan behera utz dezala eta lan itunaren negoziazioak has ditzala eskatzeko. Orain dela egun batzuk, 50 lagun kaleratzeko intentzioa zuela adierazi zuen enpresak, baina orain dio 29 kaleratzea nahikoa litzaiokeela gainontzekoei soldatak izoztu eta lanaldia luzatuz gero. 300 langile ditu guztira. Hilaren 3tik greba mugagabean daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.