KESen txostena salatu dute ELAk eta LABek
DONOSTIA. Demografiaren bilakaeraren ondorioz gizarte gastua egokitu behar dela dioen EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren (KES) azken txostena salatu dute ELAk eta LABek. Haien arabera, gastu soziala gutxitzea eskatzen ari da KES, eta kontrakoa egin behar da: pentsioak «duindu», osasun gastua handitu eta enplegua sortzeko politika publikoak bultzatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu